Bidali zezeneko bideo motzak

245

(Zezenbeltz.com) Hirugarren urtez segidan sokamutur saioetan grabatutako bideo laburrak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Duela bi urte 121 bideo jaso genituen; iaz 133. Animatu aurten ere, sokamuturzaleok. Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarri gehiago:

– Gaia: Azpeitiko karnabaletako sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak…).

– 717770069 whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da).

– Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan.

– Bideoaren neurria, nahi dena.

– Horizontalean bidali. Ezinbestekoa da hori.

– Koloretan edo txuri-beltzean.

– Ahal dela, bideo motzak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea.

– Nahi adina bideo bidali ahal dira.

– Karnabaletako astean helarazi (otsailak 11-18).

– Bidaltzaileen artean bi lagunentzako zozketa bat egingo dugu.

– Zezen Beltzek bideo horiek YouTuben duen kanalera igoko ditu, montajea eginda.

Hemen karnabaletako sokamuturreko hitzorduak

KONPARTITU