Zuzeneko emanaldia, eta beste

74
Jai karnabalean Erlo Telebistaren zuzeneko emanaldia izango da (16;15), eta dultzaineroak ere ariko dira Erdikale behean. Asteartean suzko zezenaren bukaeran, soka pusketak opari.

Omenaldia (jai karnabala). Euria ari badu, igandean Sanagustinpen izango da lehengo eta gaurko sokamutilen eta ganaduzaleen omenaldiaren lehen partea, 11:00etarako Plaza Txikian iragarritakoa. 
 
Zuzeneko emanaldia (jai karnabala). Erlo Telebistak jai karnabalean zuzeneko emanaldi a egingo du, 16:15:16:30 artean. Erdikaleko giroa jasoko du, zezenak irten aurrekoa. Berritasuna da. Erlo TBren webgunean eta Uztarria.eus-en ikusi ahal izango da. 
 
Dultzaineroak (jai karnabala). Iaz bezala, Erdikalean behean dultzaineroak izango dira jai karnabalean, 16:15etik aurrera, zezenak irten arte. Herri Batzordeak antolatu du.
 
Suzko zezena (astearte karnabala). Bi berritasun izango dira: batetik, 500. urteurrena dela-eta, 500 zenbakia piztuko zaio suzko zezenari plazan; bestetik, bukaeran, 500. urteurreneko sokamuturreko soka pusketak oparituko dituzte sokamutilek, oroigarri gisa. 20:15 aldera.
KONPARTITU