Roman Azkue irabazle

143

22 argazkilarik hartu dute parte XXXIX. Sokamuturra Argazki Lehiaketan, eta epaimahaiak –Jabier Beristainek, Mikel Zengotitak eta Mikel Arrietak osatua– Roman Azkueren Estafeta txikiye argazkia jo du onena bezala. Gaur izan da sari banaketa, Foru Ibilbideko erakusketa gunean; martxoaren 25 arte egongo da zabalik (astegunetan 18:00-20:00etan eta aste bukaeratan 12:00-14:00etan).

Honako hau da epaimahaiaren erabakia:

1. saria: Roman Azkue, Estafeta txikiye argazkiarekin (goiko irudia).

2. saria: Santi Elias, Erdikale 22  argazkiarekin.

3. saria: Jexus Artola, Jendetza argazkiarekin.

4. saria: Miguel Angel Iriarte, Ustekabean argazkiarekin.

5. saria: Beñat Unanue, Torero Kuadrilla argazkiarekin.

Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren saria, Iñaki Aranburuk irabazi du Veneciako karnabala argazkiari esker.

1. saria Roman Azkueri (behean ezkerrean)

2. saria Santi Eliasi (behean ezkerrean)

3. saria Jexus Artolari (behean ezkerrean)

4. saria Miguel Angel Iriarteri (behean ezkerrean)

5. saria Beñat Unanueri (behean ezkerrean)

Altzarte saria Iñaki Aranbururi (behean ezkerrean)

4. saria da behekoa

2. saria da behekoa:

  1. saria da behekoa
KONPARTITU